estudio kreatiboa

Estudio kreatibo bezala ulertzen da Pakita. Bertan diziplina ezberdinak ukitu, esperimentatu eta lantzen dira.

Urte osoko tailerrak antolatzen ditugu urritik ekainera luzatzen direnak. Saio puntual bezala sorkuntza diziplina ezberdinak eskaintzen ditugu: serigrafia, ilustraziogintza, ikus-entzunezkoak, body painting, diseinu grafikoak, etab. Informazio gehiago aurkituko duzue Tailerrak atalean.

Bestalde, tailerrak egiteko espazioa eskaintzen da kanpoko sortzaileentzat.