Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

41 habitat • Azken habitatak

2022-01-01 - 2022-04-03

Berexi Arten 41 habitat proiektuari amaiera emanaz, kolekzioaren azken lanak erakusgai daude Pakita Studion. Proiektuko lanak salgai egon dira erakusketak hasi zirenetik, erakusketa hauek amaituta, hauen azken habitatak estudioko paretetan daude nahi duenak ikus ditzan.

Hemen ere, obrak salgai daude nahi duenarentzat.

 

41 habitat

Berrogeita bat habitatek hortaz hitz egiten du, ezta? Berrogeita bat habitatez. Berrogeita bat ekosistemaz, mikroklimaz, espazioz. Gorputza erdigunean jarri dut, Berexi Arten baitan sortu ohi ditudan lan gehienetan bezala. Hogeita hemeretzi emakume ilustratu ditut, beraien lore, belar, xomorro eta klima aldaketekin. Beste habitat  batzuekin lotzen, ekosistema berriak sortzen edo habitat propioa zaintzen.

Errealitate ezberdin eta anitzak bilatu ditut. Emakume bakoitzari izen bat jarri. Eta hauek marrazten nebilenean beraien izana imajinatu dut. Zenbat aldiz egin duen euria beraien baitan, eta zenbatetan hartu dion gorputza belar busti usain gozoak. Zenbat xomorro biziko diren bere barruan, eta zeintzuk desagertu ote diren. Ariketa hau egitea nahiko nuke ikusleak. Gorputza eta izena jarri diet nik emakume hauei, ikusleak hauei begira bizitza bat sortzea nahiko nuke. Imajinazioarekin jolastea. Bakoitzak habitat bakoitzean gertatu dena eta gertatzen ari dena sortzea.

Xehetasunak

Hasiera:
2022-01-01
Amiera:
2022-04-03
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
berexiart.com

Antolatzailea

Pakita Studio
Phone
943 94 77 58
Email
p.kitastudio@gmail.com
View Antolatzailea Website

Egoitza

Pakita Studio
Andre Kalea 41
Hernani, Gipuzkoa 20120 España
+ Google Map
Phone
943 94 77 58
View Egoitza Website