M.Art erakusketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa

Martxoa amaieratik, apirila guztian zehar eta maiatza hasierara arte M.Art artistaren erakusketa daukagu estudioko paretetan. Marta, Iruñeako ilustratzailea da, bere collageengatik ezaguna. Bere hamaika lan izango ditugu estudioan zintzilik, lamina formatuan. Batzuk lehendik publikatuak eta beste batzuk labetik atera berriak. Denda irekita dagoen orduetan ikusgai egongo da erakusketa. Bertako lanak salgai daude.

Free

Ipuin kontaketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa

Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Lehen edizioan Musuak eta besarkadak liburuak izandako harrera dela eta, Musu eta besarkada magikoak liburua aurkeztera eta kontatzera etorriko da Betzaida eta ondoren bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, aforoa bete …

Ipuin kontaketa Read More »

Free

Sormen tailerra: pintura eskuekin

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa

Sormen saio honetan sorkuntzarekin jolastuko dugu pintura akrilikoak erabiliz. Materialekin esperimentatu, zikindu, mihise zuri bat kolorez bete. Pintura modu jostagarri batean ezagutzea izango da helburua. 3 urtetik 6 urtera arteko haurrentzat. Izena ematea irekita plazak bete arte: p.kitastudio@gmail.com

15€

Kamiseta diseinu tailerra

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa

Sormen saio honetan sorkuntza modu ezberdin batean esperimentatu nahi da: gure kamiseta propioa diseinatuz. Kolore askotako biniloak erabiliz, haur bakoitzak bere irudiak moztu eta kamisetara eramango ditu. Binilo hauek telarako sortuak daude eta modu termikoan pegatzen dira kamisetan. Horrela, parte hartzaileek beraien irudiak biniloan moztu eta plantxa termikoarekin egingo ditugu kamisetak (beti bideratzailearekin lagunduta). 7 …

Kamiseta diseinu tailerra Read More »

25€

Pintura + Garagardoa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa

Sormen saio honetan pinturarekin esperimentatzea bilatzen da garagardo artean tarte goxo bat sortuaz. Otsaihen, Hernaniko garagardo artisauaren* aukera ezberdinak dastatuz mihise bat pintura akrilikoz pintatuko dugu. Saio honetan parte hartzeko ez da lehendik pintura jakintzarik eduki behar, esperimentazio tailer bat izango da. Izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com *Gluten gabeko garagardoa ere egongo da  

30€