
2022-2023 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatu ditugu. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira. Orrialde honetan saio hauen inguruko informazio guztia izango duzu bai eta hauetan izen emateko aukera ere. Tailerretan parte hartzeko izen ematea berriro ireki dugu, inork oraindik izena eman nahi badu. Izen emate prozesua irekita egongo da taldeak bete bitartean. Azkar ibili, aforoak txikiak baitira.
I TALDEA
Astearteak, 17:00
Tailer honetan diziplina ezberdinak landuaz proiektu ezberdinak egitea da helburua. Sormena lantzeko proiektu ezberdinak proposatuko dira epe jakin batean burutu daitezen. Parte hartzaileek nahi duten bezala bideratuko dituzte proiektuak, beraiei gehien interesatzen zaizkien bideak hartuz.
Lan ildoak:
– Ilustraziogintza
– Komikigintza
– Collagea
– Argazkilaritza
____________________________________
I TALDEA: 7-11 urteko haurrak
40€/hilean, material guztia barne
Eguna taldearen arabehera erabakiko da
HAURRAK ETA AMAK
Hilean bi larunbat, 11:00
Saio hauetan haurrek eta amek elkarren arteko harremana beste forma batzuetan esperimentatzea bilatu nahi da. Sorkuntzaren bidetik harremanak sendotzea. Momentu intimoak sortu, kreatibitateari bidea eman eta goiz goxoak pasa.
Lan ildoak:
– Marrazketa
– Body painting
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
____________________________________
3-6 urteko haurrak eta hauen amak
30€/hilean, haurra eta ama, material guztia barne
Hilean bi larunbat
IZEN EMATEA
Urritik ekainera egingo dira saio hauek. Izen ematea berriro zabaldu dugu taldeak bete arte.
Sormen tailer batean izena eman nahi baduzu, baina adin tartean sartzen ez bazara, bete galdetegia eta adierazi zein tailerretan parte hartu nahiko zenukeen eta zein adin duzun, interesatuen arabera taldea osatzeko aukera egon daiteke.
Bete galdetegia informazio gehiagorako edota tailer batean izena emateko