![](https://pakitastudio.com/wp-content/uploads/2024/09/PORTADA-copia-scaled.jpg)
2024-2025 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatuko ditugu. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira. Orrialde honetan saio hauen inguruko informazio guztia izango duzu bai eta hauetan izen emateko aukera ere.
Tailer batzuetan espazioa geratzen denez, hauetako batean izena emateko aukera irekia egongo da taldea bere arte.
7-12 URTEKO HAURRAK
Tailer honetan diziplina ezberdinak landuaz proiektu ezberdinak egitea da helburua. Sormena lantzeko proiektu ezberdinak proposatuko dira epe jakin batean burutu daitezen. Parte hartzaileek nahi duten bezala bideratuko dituzte proiektuak, beraiei gehien interesatzen zaizkien bideak hartuz.
Lan ildoak:
– Ilustraziogintza
– Komikigintza
– Collagea
– Argazkilaritza
____________________________________
I TALDEA (BETETA)
Astelehena, 17:00-18:00
40€/hilean, material guztia barne
II TALDEA
Osteguna, 17:00-18:00
40€/hilean, material guztia barne
Ez zara adin tartean sartzen edo eguna ez datorkizu ondo? Agian beste talde bat sortu dezakegu. Jarri harremanetan!
HAURRAK ETA AMAK
3-6 urteko haurrak eta hauen amak
Saio hauetan haurrek eta amek elkarren arteko harremana beste forma batzuetan esperimentatzea bilatu nahi da. Sorkuntzaren bidetik harremanak sendotzea. Momentu intimoak sortu, kreatibitateari bidea eman eta goiz goxoak pasa.
Lan ildoak:
– Marrazketa
– Body painting
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
____________________________________
I TALDEA
Asteartea (hilean 2), 17:00-18:00
30€/hilean, haurra eta ama, material guztia barne
II TALDEA (BETETA)
Larunbata (hilean 2), 11:00-12:00
30€/hilean, haurra eta ama, material guztia barne
SORMEN SAIO PERTSONALIZATUAK
Saio hauetan pertsona zehatz batek* nahi duen sormen tailerra antolatuko dugu bere behar eta desiren arabera. Astean behin elkartu eta dizipina ezberdinak landuko ditugu. Proiektuka egingo dugu lan, proiektua hauetako bakoitzak diziplina artistiko baten esperientzia eskainiaz.
Lan ildoak:
– Marrazketa
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
– Serigrafia
– Komikigintza
– Diseinu grafikoa
Ikusi estudioan eskaintzen ditugun diziplina ezberdinak: SORMEN TAILERRAK
____________________________________
Prezioa zehaztapenen eta diziplinen arabera. 40-70€/hilean izango da
*Lehendik itxitako talde txikiak ere onartuko ditugu
IZEN EMATEA
Ondorengo estekan izango duzu izena emateko aukera. 2024-25 ikasturtean osatu diren tailerretan plazak geratu diren saioetan izena emateko aukera egongo da taldea bete arte.
Sormen tailer batean izena eman nahi baduzu, baina adin tartean sartzen ez bazara, bete galdetegia eta adierazi zein tailerretan parte hartu nahiko zenukeen eta zein adin duzun, interesatuen arabera taldea osatzeko aukera egon daiteke.
Bete galdetegia informazio gehiagorako edota tailer batean izena emateko.
IKASTARO PUNTUAL BAT NAHI BADUZU BANAKA EDO TALDEAN