Ilustración-sin-título 3

arte denda

Urte guztian zehar sormenarekin lotutako materialak salgai egongo dira estudioan. Disziplina artistiko ezberdinak egin ahal izateko materiala da hau, adin guztietarako sortuak.

Tartean guk diseinatutako sorkuntza kit-ak ditugu. Disziplina ezberdinak esperimentatzeko diseinatuak: zeramika, pintura, binilo textila, zigiluak, etab.

Euskal emakume eta indentitate disidenteak diren  sortzaileentzako txoko bat sortu dugu estudioan. Ilustrazioei lehentasuna eman nahi diegu, oro har euskal artistek sortutako obrei. Artez betetako espazioa izate nahi dugu, beraz, sortzailea bazara, zure lana ongi etorria izango da.

Artisauek egindako lanak eta produktuak ere espazioa izango dute gurean, baita ekoizle txikienak ere. Arteaz gain, era askotako pro­duktu ezberdinei txokoa eman nahi zaie. 

Horretarako, noizean behin azokatxoak edota pop up-ak antolatuko ditugu espazioan.