Estudio kreatibo bezala ulertzen da Pakita. Bertan diziplina ezberdinak ukitu, esperimentatu eta landu nahi dira. Tailerrak egiteko espazioa eskaini nahi da lokalaren atzeko aldean. Urte osoko tailerrak antolatzen ditugu urritik ekainera luzatzen direnak. Sorkuntza diziplina ezberdinak eskaintzen ditugu: serigrafia, ilustraziogintza, ikus-entzunezkoak, body painting, diseinu grafikoak, etab.