sormen tailerrak

Serigrafia saio pertsonalizatuak

Saio hauen helburua serigrafia tailer pertsonalizatuak egitea da. Kasu hauetan, parte hartzaileek diseinu bat egingo dute eta serigrafia prozesu guztia burutuko da diseinu honen bueltan. Prozesuaren amaieran, parte hartzaileak berak sortutako serigrafia taula propioa izango du estanpazioa burutzeko,  honekin sortutako estanpazioak egin ahal izango ditu euskarri ezberdinetan: kamisetak, laminak, poltsak.

– Bakarka
– Taldean (2-10 pertsona)

2 orduko 2 saio, egunak aukeratzeko

Bakarka 60€, material guztia barne (kamiseta edo tote bag bat)
Taldean 50€ + 15€ pertsonako, material guztia barne (kamiseta edo tote bag bat pertsonako)

Ilustraziogintza

Tailer honetan ilustrazioaren munduan barrena ibiltzea da helburua. Ilustrazioak euskarri ezberdinetan, teknika ezberdinekin eta helburu ezberdinetarako sortzea esperimentatuko da. Saio hauetan ilustrazio prozesu ezberdinak erabili eta ideia ezberdinei irudiak jartzen ahaleginduko gara. Horrela, iruditeria bat sortuko dugu gure ideiak plazaratu ahal izateko edo buruan dugunari beste forma bat emateko.

Saio hauek taldean soilik antolatu daitezke (3 lagunetik gora)

– 2 orduko saio bakarra. 20€/pertsonako
– Ordu eta erdiko hiru saio. 35€/pertsonako
– Ordu eta erdiko bost saio. 50€/pertsonako

Sorkuntza digitaleko saioak

Saio hauen sorkuntza digitalarekin esperimentatuko da. Mundu honetako programa ezberdinak ezagutu eta hauekin proiektu ezberdinak egitea da helburua. Saioak pertsonalizatuak direnez, parte hartzaileen interesetara egokituko da guztia.

– Kartelgintza
– Collage digitala
– Ilustrazio digitalak
– Animazioa

2 orduko 5 saio, egunak aukeratzeko

Bakarka 120€, material guztia barne
Taldean 120€ + 10€ pertsonako, material guztia barne

Saio hauetarako parte hartzaileek ordenagailua beharko dute.

Body painting

Body painting saio hauetan gorputzaren bidez sormena esperimentatzea da helburua. Talde txikiak sortuta egingo dira saioak, espazio goxo eta seguru bat sortuaz. Giro atsegin batekin, elkarren artean gorputza pintatzea da saio hauetan egingo dena, lehenik konfiantza ariketa batzuk egin eta gero.

– Gorputzaren jabetza
– Sorkuntzaren dimentsioak
– Esperimentazioa
– Talde identitatea

2 orduko saioa, egunak aukeratzeko

30€/pertsonako (5-10 pertsonako taldeak)

Body painting haurrekin

Body painting saio hauetan gorputzaren bidez sormena esperimentatzea da helburua. Haur eta heldu, bien arteko harreman intimo bat sortu eta zikintzeko beldurrik gabe elkar marraztuko gara. Giro atsegin batekin, elkarren artean gorputza pintatzea da saio hauetan egingo dena, lehenik konfiantza ariketa batzuk egin eta gero.

– Gorputzarekin jolastea
– Sorkuntzaren dimentsioak
– Esperimentazioa
– Zikintzeko beldurra kentzea

2 orduko saioa, egunak aukeratzeko

35€/bikoteko (haurra eta heldua)*
*Taldeak izatea lehenesten da, baina bakarkako saioak ere onartzen dira

Pintura + Garagardoa

Sormen saio honetan pinturarekin esperimentatzea bilatzen da garagardo artean tarte goxo bat sortuaz. Otsaihen, Hernaniko garagardo artisauaren* aukera ezberdinak dastatuz mihise bat pintura akrilikoz pintatuko dugu.

Saio honetan parte hartzeko ez da lehendik pintura jakintzarik eduki behar, esperimentazio tailer bat izango da.

*Gluten gabeko garagardoa ere egongo da

2 orduko saio bat

25€/pertsonako, material guztia eta garagardoa barne
(3 pertsonako taldea gutxinez)

Bideogintza saioak

Saio hauen helburua bideogintzaren oinarriak ezagutzea eta esperimentatzea da. Parte hartzaileen aukeren arabera, material ezberdina erabiliko dugu, baina bi multzo nagusitan sailkatuko lirateke: 

  1. materialik gabe (mugikorra, edizio programa libreak)
  2. materialarekin (kamera, edizio programak)

Erabiltzaileak eskuragarri dituen materialak kontuan izanda, hauen erabilera ezagutzera bideratuko dugu saioa. Horrela, behin ikastaroa amaituta, bere eskura duen materialarekin esperimentatzen jarraitzeko aukera izango du.

– Bakarka
– Taldean (2-10 pertsona)

2 orduko 4 saio, egunak aukeratzeko

Bakarka 130€
Taldean 130€ + 15€ pertsonako

Saio hauetarako parte hartzaileek ordenagailua beharko dute.

IZEN EMATEA

Urte osoan zehar egin daitezken sorkuntza tailerrak dira hauek. Egunak eta orduak elkarren artean erabakiko dira, eta Pakita Studioan (Hernani) burutuko dira guztiak. 

Kasuak kasu, taldean edo bakarka eman daiteke izena tailerretan. Proposamen bakoitzean definitzen dira parte hartzaile zenbatekoaren irizpideak. Taldeen kasuan, interesatuak zaudeten adina pertsona biltzean, guztien izenean egin behar duzue izen-ematea.

Bete galdetegia informazio gehiagorako edota tailer batean izena emateko