nor gara
Pakita Studio emakume sortzaile guztiak dira, gu guztion amonak dira, baina batez ere, Pakita Studio, nire bi amonak dira: Pantxika eta Pakita.
Pakita Studio, nik neuk, Uxue Bereziartua Lonbidek sortutako proiektua da. Berexi Art bezala ezagutzen den proiektuaren korronte bat da Pakita. Nire ilustrazio eta sorkuntza proiektua zabaldu eta bide berriak esperimentatzeko aukera bat.
2016an sasi-sortu nuen Berexi Art, sorkuntza proiektu autogestionatua. Ilustrazioan ibili naiz batik bat, baina beste diziplina batzuk ere ikutu ditut bidean: ikus-entzunezkoak, animazioa, diseinua, serigrafía, muralgintza.
Proiektua handitzeko espazio bat behar nuela sentitzen nuen aspalditik, eta okasioa sortuta Hernaniko andreen kalean lokal bat alokatu eta Pakita Studio sortu dut. Niretzat lan egiteko espazio bat izateaz gain, proiektu autogestionatuak dituzten beste emakume batzuentzat ere bada, baita bezeroentzat, baita tailerretan parte hartzen duten guztientzat, baita eskaparatetik begira irribarre bat oparitzen dutenentzat.
Beraz, Pakita Studio, ni naiz, baina nahi baduzu, zu ere bazara.
Amona Pakita