2026-2027 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatuko ditugu. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira. Orrialde honetan saio hauen inguruko informazio guztia izango duzu bai eta hauetan izen emateko aukera ere.

Tailer batzuetan plazak amaitu arte hauetako batean izena emateko aukera irekia egongo da taldea bere arte.

5-7 URTEKO HAURRAK

Tailer honetan diziplina ezberdinak landuaz proiektu ezberdinak egitea da helburua. Sormena lantzeko proiektu ezberdinak proposatuko dira epe jakin batean burutu daitezen. Parte hartzaileek nahi duten bezala bideratuko dituzte proiektuak, beraiei gehien interesatzen zaizkien bideak hartuz.

Lan ildoak:
– Ilustraziogintza
– Komikigintza
– Collagea
– Argazkilaritza
– Estanpazioa

____________________________________

Astelehenetik ostiralera
45€/hilean, material guztia barne

Ez zara adin tartean sartzen edo eguna ez datorkizu ondo? Agian beste talde bat sortu dezakegu. Jarri harremanetan!

8-10 URTEKO HAURRAK

11 URTETIK GORAKO GAZTETXOAK

HAURRAK ETA AMAK
3-5 urteko haurrak eta hauen amak

Saio hauetan haurrek eta amek elkarren arteko harremana beste forma batzuetan esperimentatzea bilatu nahi da. Sorkuntzaren bidetik harremanak sendotzea. Momentu intimoak sortu, kreatibitateari bidea eman eta goiz goxoak pasa.

Lan ildoak:
– Marrazketa
– Body painting
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak

____________________________________

Astean zehar edo larunbatetan (hilean 2), ordu bat saio bakoitzeko
35€/hilean, haurra eta ama, material guztia barne

SORMEN SAIO PERTSONALIZATUAK

Saio hauetan pertsona zehatz batek* nahi duen sormen tailerra antolatuko dugu bere behar eta desiren arabera. Astean behin elkartu eta dizipina ezberdinak landuko ditugu. Proiektuka egingo dugu lan, proiektua hauetako bakoitzak diziplina artistiko baten esperientzia eskainiaz.

Lan ildoak:
– Marrazketa
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
– Serigrafia
– Komikigintza
– Diseinu grafikoa

Ikusi estudioan eskaintzen ditugun diziplina ezberdinak: SORMEN TAILERRAK

____________________________________

Prezioa zehaztapenen eta diziplinen arabera. 45-70€/hilean izango da
*Lehendik itxitako talde txikiak ere onartuko ditugu

IZEN-EMATEA

Ondorengo estekan izango duzu izena emateko aukera. 2026-27 ikasturtean egingo diren sormen taldeetako bat aukeratu behar duzu haurraren adinaren arabera. Posible dituzun egun eta orduak adierazi, taldeak horren arabera osatuko baitira.

Sormen tailer batean izena eman nahi baduzu, baina adin tartean sartzen ez bazara, bete galdetegia eta adierazi zein tailerretan parte hartu nahiko zenukeen eta zein adin duzun, interesatuen arabera taldea osatzeko aukera egon daiteke.

Bete galdetegia informazio gehiagorako edota tailer batean izena emateko.

IKASTARO PUNTUAL BAT NAHI BADUZU BANAKA EDO TALDEAN?