Ilustratzaileen, batik bat, eta oro har, sortzaileentzat espazioa izatea da helburua, beraien lanak erakusteko aukera ematea.
Hilabetero erakusketa bat antolatuko da, hiru astez egongo dena. Erakusketa hauei irekiera ekitaldi batek emango die sarrera, ondorengo asteetan libreki ikusi ahal izanaz lokalaren ordu irekietan.
Erakusketak doakoak izango dira eta, sortzaileak hala nahi badu behintzat, obrak salgai egongo dira. Behin erakusketa amaituta, obra hauetako batzuk dendan jarraitzeko aukera emango zaio sortzaileari.
Orokorrean ilustrazioz betetako txokoa da Pakita. Beraz, erakusketez gain ilustratzaile ezberdinen lanak ditugu dendan.