Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

3D bitxigintza tailerra

27 abendua @ 11:00 - 13:30

Bihurriren bitartez 3D bitxigintza tailer bat antolatuko dugu. Saio honetan gure belarritako propioak diseinatuko ditugu. Tailerra zati ezberdinetan banatuta dago: lehenengo zatian gure diseinua sortuko dugu paperean. Ondoren, gure diseinua digitalizatu eta 3D formatuan bilakatuko dugu modu erraz eta sinplean. Azkenik, diseinuetako batzuk inprimatuko ditugu eta inprimagailuak nola funtzionatzen duen ezagutuko dugu.

Prezioa: 55€ (egunean bertan ordainduko da)

Izen ematea: p.kitastudio@gmail.com helbidera mezu bat idatzi

Ohar garrantzitsuak:
1. Saiorako ordenagailua ekarri behar da. Aurreko egunetan ordenagailuan eduki beharreko doako programa bat instalatu behar dugu. Hala ere ez da programaren edota 3D ezagutzarik eduki behar.
2. Ordenagailuaz gain xagua ere ekarri behar da.
3.  Saioetan ezin izango dira parte-hartzaileen belarritako guztiak inprimatu. Soilik pare bat diseinu inprimatuko dira. Gainontzekoak hurrengo egunetan jaso ahal izango dira estudioan bertan.

Xehetasunak

  • Data: 27 abendua
  • Ordua:
    11:00 - 13:30
  • Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaileak

  • Pakita Studio
  • Bihurri

Egoitza