Sormenarekin jolasten • BETETA

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Haziak Elkartearekin batera Sormentarekin Jolasten sorkuntza saioa antolatu dugu Pakita Studion. Sorkuntzarekin jolastuko dugu haur zein heldu. Materialekin esperimentatu, zikindu, orri zuri handi bat kolorez bete, eta haurrak eta helduak elkarren arteko momentu kreatibo batean elkar lotu. Animatuko zara? 2 urtetik gora haur eta hauen gurasoentzat (heldu bakarra) Izena ematea irekita plazak bete arte

15€

Body painting saioa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Body painting saio honetan gorputzaren bidez sormena esperimentatzea da helburua. Talde txiki bat sortu  eta espazio goxo eta seguru bat sortuko dugu. Giro atsegin batekin, elkarren artean gorputza pintatzea da saio hauetan egingo dena, lehenik konfiantza ariketa batzuk egin eta gero. – Gorputzaren jabetza – Sorkuntzaren dimentsioak – Esperimentazioa – Talde identitatea Talde txikia izango denez, izena ematea beharrezkoa […]

€15

Kosmetika naturalen ikastaroa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Koloreztaturekin batera, kosmetika naturalen ikastaroa antolatu dugu. Bertan, produktu ezberdinak egiten ikasiko dugu. Erabilera ezberdinetarako xaboiak, txanpuak, kremak edota desodoranteak. Ikasitako hauen artean produktu batzuk guk geuk etxera emateko aukera izango dugu. Guk geuk egindako txanpua, krema eta desodoeantea eramango ditugu etxera gure erabilera propiorako! Prezioa: 30€ Saioan parte hartzeko izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com

30€

Flash Collage

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Opari pertsonalizatu bat egin nahiko zenuke eta zu zeu prozesuaren parte izan? Flash Collage saioa aukera on bat izan daiteke. Aukeratu zure gustoko argazki bat (digitalki ekarri beharko duzu) eta Uxuerekin (Berexi Art) batera collagea egingo duzu. Ilustrazioaren prozesua lehen pertsonan biziko dugu. Honen konposizioa, koloreak eta formak aukeratzeko prozesuak parte-hartze aktiboa izango duzu. Eta […]

30€

Sormen tailerra: pintura eskuekin

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan sorkuntzarekin jolastuko dugu pintura akrilikoak erabiliz. Materialekin esperimentatu, zikindu, mihise zuri bat kolorez bete. Pintura modu jostagarri batean ezagutzea izango da helburua. 3 urtetik 6 urtera arteko haurrentzat. Izena ematea irekita plazak bete arte: p.kitastudio@gmail.com

15€

Kamiseta diseinu tailerra

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan sorkuntza modu ezberdin batean esperimentatu nahi da: gure kamiseta propioa diseinatuz. Kolore askotako biniloak erabiliz, haur bakoitzak bere irudiak moztu eta kamisetara eramango ditu. Binilo hauek telarako sortuak daude eta modu termikoan pegatzen dira kamisetan. Horrela, parte hartzaileek beraien irudiak biniloan moztu eta plantxa termikoarekin egingo ditugu kamisetak (beti bideratzailearekin lagunduta). 7 […]

25€

Pintura + Garagardoa • BETETA

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan pinturarekin esperimentatzea bilatzen da garagardo artean tarte goxo bat sortuaz. Otsaihen, Hernaniko garagardo artisauaren* aukera ezberdinak dastatuz mihise bat pintura akrilikoz pintatuko dugu. Saio honetan parte hartzeko ez da lehendik pintura jakintzarik eduki behar, esperimentazio tailer bat izango da. Izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com *Gluten gabeko garagardoa ere egongo da  

30€