
2023-2024 ikasturtean sormen tailer ezberdinak antolatuko ditugu. Saio hauek ikasturte guztian zehar emango dira. Orrialde honetan saio hauen inguruko informazio guztia izango duzu bai eta hauetan izen emateko aukera ere. Tailerretan parte hartzeko behin betiko izen ematea ireki dugu, inork izena eman nahi badu. Izen emate prozesua irekita egongo da taldeak bete bitartean edota irailaren 15a arte. Azkar ibili, aforoak txikiak baitira.
I eta II TALDEA
Tailer honetan diziplina ezberdinak landuaz proiektu ezberdinak egitea da helburua. Sormena lantzeko proiektu ezberdinak proposatuko dira epe jakin batean burutu daitezen. Parte hartzaileek nahi duten bezala bideratuko dituzte proiektuak, beraiei gehien interesatzen zaizkien bideak hartuz.
Lan ildoak:
– Ilustraziogintza
– Komikigintza
– Collagea
– Argazkilaritza
____________________________________
I TALDEA: 7-14 urteko haurrak
40€/hilean, material guztia barne
Astelehena, 17:00-18:00
II TALDEA: 17 urtetik gora
40€/hilean, material guztia barne
Eguna taldearen arabehera erabakiko da
Ez zara adin tartean sartzen edo eguna ez datorkizu ondo? Gian beste talde bat sortu dezakegu. Jarri harremanetan!
HAURRAK ETA AMAK
Hilean bi larunbat, 11:00
Saio hauetan haurrek eta amek elkarren arteko harremana beste forma batzuetan esperimentatzea bilatu nahi da. Sorkuntzaren bidetik harremanak sendotzea. Momentu intimoak sortu, kreatibitateari bidea eman eta goiz goxoak pasa.
Lan ildoak:
– Marrazketa
– Body painting
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
____________________________________
3-6 urteko haurrak eta hauen amak
30€/hilean, haurra eta ama, material guztia barne
Hilean bi larunbat
INOIZ EZ DA BERANDU
Saio hauetan hirugarren adineko emakumeei eman nahi zaie lekua. Sorkuntzarako inoiz berandu ez delako, mundu honetan sartu nahi duten horiei zuzendua dago tailerra. Diziplina ezberdinak erabiliko dira sormena, proiektu ezberdinak proposatuz epe jakin batean burutu daitezen. Parte hartzaileek gehien interesatzen zaizkien bideak hartuko dituzte proiektu hauek burutzeko.
Lan ildoak:
– Marrazketa
– Argazkilaritza
– Arte plastikoak
____________________________________
Hirugarren adineko emakumeak
35€/hilean, material guztia barne
Eguna taldearen arabehera erabakiko da
IZEN EMATEA
Galdetegian tailerra zein egunetan izatea nahi duzun zehaztu behar duzu. Libre dituzun egun guztiak jarri, honen arabera izena eman duzuen guztien artean gehienei ondo datorkizuen eguna aukeratuko baitugu.
Aurre-izen ematearen ondoren, egunak zehaztu ditugu. Taldeetan tokia dagoenez oraindik, irailean berriro behin betiko izen ematea ireki dugu. Saioak urriko lehen astean hasiko dira.
Sormen tailer batean izena eman nahi baduzu, baina adin tartean sartzen ez bazara, bete galdetegia eta adierazi zein tailerretan parte hartu nahiko zenukeen eta zein adin duzun, interesatuen arabera taldea osatzeko aukera egon daiteke.
Bete galdetegia informazio gehiagorako edota tailer batean izena emateko