- ekitaldia hau amaitu da.
HARIAK erakusketa
2023-12-15 @ 18:00 - 2024-01-19 @ 18:00
Ania Sáenz de Buruagaren eskutik HARIAK erakusketa izango dugu estudioan. Abenduaren 15etik 2024ko urtarrilaren 19ra arte egongo dira Aniaren lanak gure paretetan zintzilik.
Erakusketa Sarrionandiaren olerkian inspiratuta dago. “Suposatzen da, bizitzan, korapilatzen gaituzten, edo geu korapilatzen garen, hariei/harremanei buruzkoa dela. Anbinbalentzia eta gatazka sortzen diguten harremanak, mina egiten digutenak, ondo egiten digutenak, behar ditugunak… Barruan, sakon-sakon, eta askotan, ulertzen ez ditugun, edo nik, behintzat, ulertu ez ditudan sentimenduak/harremanak saiatzen naiz irudikatzen” dio Aniak.
Erakusketa doakoa da eta ikusgai egongo da denda irekita dagoen orduetan.
IREKIETA EKITALDIA
Abenduak 15, 18:00
Ania izango dugu estudioan erakusketaren irekierarako.
Jatekoa eta edatekoa egongo da.