PERIFERIATIK ERDIGUNERA erakusketa
Pakita Studio Andre Kalea 41, HernaniBasoko Maxuxta artistaren Periferiatik Erdigunera erakusketarekin ireki dugu berriro ere estudioa. Sara Etxeberriak bere Gradu Amaierako Lanean egindako margolanek osatzen dute erakusketa. Gorputzak dira erakusketaren elementu nagusienetako bat. Hauek zentroan jarri ditu mihise handi eta koloretsuetan. Kolorearen lanketa zoragarriarekin, negatibo eta positiboaren jolasa proposatzen digu. Horrela, mugikorreko kameratik filtro negatibo batekin begiratuta, begien bidez ikusten […]