Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

ZAINDU(A) IZANAGATIK IPUIN KONTAKETA ERAKUSKETA

19 uztaila - 20 uztaila

2023ko abenduan argitaratu zuen Berexi Artek Zaindu(a) Izanagatik ipuin ilustratua, eta orain, ipuin kontaketa eta erakusketa moduan jarri dugu estudioan.

Dendako zati guztia kendu eta erakusketa osatu dugu ipuina osatzen duten ilustrazioekin, animazioekin eta instalazioarekin. Ipuin kontaketa bat baino gehiago, erakusketa antzeko bat osatu dugu sorkuntza guztiak bilduz. Guztiak lore, landareen eta koloreen bueltan.



INFORMAZIOA

ORDUTEGIA
Uztailak 19, 12:00-12:45
Uztailak 20, 17:00-17:45

ADINA
3-6 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago ipuina.
Haurrak bakarrik etorriko dira. Ipuin kontaketa ondoren helduek erakusketa ikusteko aukera izango dute haurrekin.

*Espazio murritza dagoenez, ezingo da haurren silarik ekarri.

PREZIOA
Azken orduko baja justifikatu gabeak ez edukitzeko 2€ko fidantza eskatuko dugu saiorako tokia jasotzeko. Kontuan izan borondatez eskaintzen den ekintza bat dela hau eta leku gutxi dugunez izena emateak konpromezu bat eskatzen duela.


EMAN IZENA

Behin izen ematea beteta mezu bat iritsiko zaizue posta bidez izen ematea ondo bete dela konfirmatuz eta 2€ko fidantza ordaintzeko azalpenak azalduz. Ordainketa hau egin arte ez da lekua jasoko.

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Selected Value: 0

Xehetasunak

Hasiera:
19 uztaila
Amiera:
20 uztaila
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaileak

Berexi Art
Pakita Studio

Egoitza

Pakita Studio
Andre Kalea 41
Hernani, Gipuzkoa 20120 España
+ Google Map
Phone
943 94 77 58
View Egoitza Website