• Korapiloak liburuaren aurkezpena

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Behin baino gehiagotan ipuin kontalari moduan izan dugun Amesgile Argitaletxeko Betzaida Urtaza etorriko zaigu estudiora bere gaztetxoentzako eta helduentzako nobelatxoa aurkeztera. Bertan, egunerokoan oso presente dauden gaiak jorratzen ditu: antsietatea, depresioa, sexua, nerabezaroa, LGTBI errealitatea... Liburuan parte hartu duen Maitane Ormazabal coacha ere egongo da aurkezpenean. 12 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat bideratutako saioa izango […]

    Doan
  • Kosmetika naturalen ikastaroa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Koloreztaturekin batera, kosmetika naturalen ikastaroa antolatu dugu. Bertan, produktu ezberdinak egiten ikasiko dugu. Erabilera ezberdinetarako xaboiak, txanpuak, kremak edota desodoranteak. Ikasitako hauen artean produktu batzuk guk geuk etxera emateko aukera izango dugu. Guk geuk egindako txanpua, krema eta desodoeantea eramango ditugu etxera gure erabilera propiorako! Prezioa: 30€ Saioan parte hartzeko izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com

    30€
  • Flash Collage

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Opari pertsonalizatu bat egin nahiko zenuke eta zu zeu prozesuaren parte izan? Flash Collage saioa aukera on bat izan daiteke. Aukeratu zure gustoko argazki bat (digitalki ekarri beharko duzu) eta Uxuerekin (Berexi Art) batera collagea egingo duzu. Ilustrazioaren prozesua lehen pertsonan biziko dugu. Honen konposizioa, koloreak eta formak aukeratzeko prozesuak parte-hartze aktiboa izango duzu. Eta […]

    30€
  • Ipuin kontaketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Neguko oporren giroan eta Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu, gaunera labetik atera berriak! Ondoren, bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com helbidera.

    Doan
  • M.Art erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Martxoa amaieratik, apirila guztian zehar eta maiatza hasierara arte M.Art artistaren erakusketa daukagu estudioko paretetan. Marta, Iruñeako ilustratzailea da, bere collageengatik ezaguna. Bere hamaika lan izango ditugu estudioan zintzilik, lamina formatuan. Batzuk lehendik publikatuak eta beste batzuk labetik atera berriak. Denda irekita dagoen orduetan ikusgai egongo da erakusketa. Bertako lanak salgai daude.

    Doan
  • Ipuin kontaketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Lehen edizioan Musuak eta besarkadak liburuak izandako harrera dela eta, Musu eta besarkada magikoak liburua aurkeztera eta kontatzera etorriko da Betzaida eta ondoren bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, aforoa bete […]

    Doan
  • Sormen tailerra: pintura eskuekin

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Sormen saio honetan sorkuntzarekin jolastuko dugu pintura akrilikoak erabiliz. Materialekin esperimentatu, zikindu, mihise zuri bat kolorez bete. Pintura modu jostagarri batean ezagutzea izango da helburua. 3 urtetik 6 urtera arteko haurrentzat. Izena ematea irekita plazak bete arte: p.kitastudio@gmail.com

    15€
  • Kamiseta diseinu tailerra

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Sormen saio honetan sorkuntza modu ezberdin batean esperimentatu nahi da: gure kamiseta propioa diseinatuz. Kolore askotako biniloak erabiliz, haur bakoitzak bere irudiak moztu eta kamisetara eramango ditu. Binilo hauek telarako sortuak daude eta modu termikoan pegatzen dira kamisetan. Horrela, parte hartzaileek beraien irudiak biniloan moztu eta plantxa termikoarekin egingo ditugu kamisetak (beti bideratzailearekin lagunduta). 7 […]

    25€
  • Pintura + Garagardoa • BETETA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Sormen saio honetan pinturarekin esperimentatzea bilatzen da garagardo artean tarte goxo bat sortuaz. Otsaihen, Hernaniko garagardo artisauaren* aukera ezberdinak dastatuz mihise bat pintura akrilikoz pintatuko dugu. Saio honetan parte hartzeko ez da lehendik pintura jakintzarik eduki behar, esperimentazio tailer bat izango da. Izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com *Gluten gabeko garagardoa ere egongo da  

    30€
  • Ipuin kontaketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu dugu berriro ere estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu eta ondoren bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com helbidera.

    Doan
  • Sormen tailerren ikasleen lanak erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Ikasturte guztian zehar sormen tailerretan egindako lanak bildu eta erakusketa antolatu dugu Pakita Studioko ikasleekin. Bi astez ikusgai egongo dira lan hauek. Hurrengo ikasturtean egingo diren lanen ideia bat ere egin daiteke erakusketarekin bitartez: serigrafiatutako laminak, akrilikoarekin pintatutako mihiseak, eta beste hainbeste gauza!

    Doan
  • Izarne Zelaia Arratibel erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Uztaila eta abuztua guztian zehar Izarne Zelaia Arratibel artistaren lanak izango ditugu estudioan. Sortzaile Donostiarrak bere hastapenak pintura abstraktuan baditu ere, azken aldian ilustrazioari toki egin dio bere lanetan eta aldaketa horren lekuko izango dira gure paretak. Ikusgai izango ditugun lanak natur elementuekin eta batez ere gorputzarekin lotuta daude; amatasunak presentzia handia izango du. Denda […]

    Doan