Sormen tailerra: pintura eskuekin

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan sorkuntzarekin jolastuko dugu pintura akrilikoak erabiliz. Materialekin esperimentatu, zikindu, mihise zuri bat kolorez bete. Pintura modu jostagarri batean ezagutzea izango da helburua. 3 urtetik 6 urtera arteko haurrentzat. Izena ematea irekita plazak bete arte: p.kitastudio@gmail.com

15€

Kamiseta diseinu tailerra

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan sorkuntza modu ezberdin batean esperimentatu nahi da: gure kamiseta propioa diseinatuz. Kolore askotako biniloak erabiliz, haur bakoitzak bere irudiak moztu eta kamisetara eramango ditu. Binilo hauek telarako sortuak daude eta modu termikoan pegatzen dira kamisetan. Horrela, parte hartzaileek beraien irudiak biniloan moztu eta plantxa termikoarekin egingo ditugu kamisetak (beti bideratzailearekin lagunduta). 7 […]

25€

Pintura + Garagardoa • BETETA

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan pinturarekin esperimentatzea bilatzen da garagardo artean tarte goxo bat sortuaz. Otsaihen, Hernaniko garagardo artisauaren* aukera ezberdinak dastatuz mihise bat pintura akrilikoz pintatuko dugu. Saio honetan parte hartzeko ez da lehendik pintura jakintzarik eduki behar, esperimentazio tailer bat izango da. Izena eman behar da: p.kitastudio@gmail.com *Gluten gabeko garagardoa ere egongo da  

30€

Ipuin kontaketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Amesgile Argitaletxearen eskutik ipuin kontaketa antolatu dugu berriro ere estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu eta ondoren bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa izango da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com helbidera.

Free

Sormen tailerren ikasleen lanak erakusketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Ikasturte guztian zehar sormen tailerretan egindako lanak bildu eta erakusketa antolatu dugu Pakita Studioko ikasleekin. Bi astez ikusgai egongo dira lan hauek. Hurrengo ikasturtean egingo diren lanen ideia bat ere egin daiteke erakusketarekin bitartez: serigrafiatutako laminak, akrilikoarekin pintatutako mihiseak, eta beste hainbeste gauza!

Free

Izarne Zelaia Arratibel erakusketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Uztaila eta abuztua guztian zehar Izarne Zelaia Arratibel artistaren lanak izango ditugu estudioan. Sortzaile Donostiarrak bere hastapenak pintura abstraktuan baditu ere, azken aldian ilustrazioari toki egin dio bere lanetan eta aldaketa horren lekuko izango dira gure paretak. Ikusgai izango ditugun lanak natur elementuekin eta batez ere gorputzarekin lotuta daude; amatasunak presentzia handia izango du. Denda […]

Free

Zeramika tailerra • BETETA

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Estibaliz Miñanaren eskutik zeramika tailerra antolatu dugu. Hiru orduko saio honetan labeko buztina erabiliko dugu bi pieza egiteko. Gosari kit bat egingo dugu hain zuzen ere: bool bat, katilu bat, plater bat, zuk nahiago duzuna! Saio honetan gure piezak egin eta pintatuko ditugu. Ondoren, Estibalizen eskutik esmaltatu eta laberatuko dira. Beraz, saio hau egin ondoren, […]

50€

Zeramika tailerra

Motxila diseinu tailerra

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Sormen saio honetan sorkuntza modu ezberdin batean esperimentatu nahi da: gure telazko motxila propioa diseinatuz. Kolore askotako margoak erabiliz, haur bakoitzak bere motxila sortuko du. Tailerraren helburua haur bakoitzak bere eskolarako motxila bat diseinatzea da. Haur bakoitzak motxila huts bat izango du eta guk eskainitako errotulagailu eta pinturekin nahi dutena margotu ahal izango dute motxila […]

20€

Zeramika tailerra

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Estibaliz Miñanaren eskutik zeramika tailerra antolatu dugu. Hiru orduko saio honetan labeko buztina erabiliko dugu bi pieza egiteko. Gosari kit bat egingo dugu hain zuzen ere: bol bat, katilu bat, plater bat, zuk nahiago duzuna! Saio honetan gure piezak egin eta pintatuko ditugu. Ondoren, Estibalizen eskutik esmaltatu eta laberatuko dira. Beraz, saio hau egin ondoren, […]

50€

Ipuin kontaketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Ikasturte berriarekin batera, eta udazkenean sartuta,Amesgile Argitaletxeak ipuin berriak atera ditu. Beraz, beste askotan bezala, ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu, labetik atera berriak! Ondoren, bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com […]

Free

Barnean – Adentro – Dedans erakusketa

Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

Azaroak 7tik abenduaren 8ra @justwannabeapoet x @julia.lasa-ren Barnean - Adentro - Dedans erakusketa izango dugu estudioan. Antroposofiaren hamabi zentzumenen inguruko, naturaren zikloak astrologian oinarritutako eta espiritualtasunaren sentsibilitateari buruzko bidaia, Julia Lasaren ilustrazioekin (@julia.lasa) eta Cristina Buceroren poesiarekin (@justwannabeapoet). Aurtengo bidai introspektibo honen helburua gure gorputza behatzea, gure adimena entzutea eta gure arima sentitzea da, gure nortasuna […]

Free