• Zeramika eta kandela tailerra

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Bi batean! Ikastaro honetan zeramika lantzeaz gain kandelak egiten ere ikasiko dugu. Bi eguneko saio hauetan kandelarentzat oinarria izango den ontzia egingo dugu zeramikaren bidez, zeramika hau airez lehortzen dena izango da, ez du janariarekin erabiltzeko balio. Bigarrenean, kandela egingo dugu ontzi honetan. Horrela, parte hartzaile bakoitzak bere kandela eramango du berak egindako ontzi pertsonalean. […]

  • ZAINDU(A) IZANAGATIK IPUIN KONTAKETA ERAKUSKETA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Pasa den abenduan argitaratu zuen Berexi Artek Zaindu(a) Izanagatik ipuin ilustratua, eta orain, ipuin kontaketa eta erakusketa moduan jarri dugu estudioan. Dendako zati guztia kendu eta erakusketa osatu dugu ipuina osatzen duten ilustrazioekin, animazioekin eta instalazioarekin. Ipuin kontaketa bat baino gehiago, erakusketa antzeko bat osatu dugu sorkuntza guztiak bilduz. Guztiak lore, landareen eta koloreen bueltan. Maiatzak […]

  • ZAINDU(A) IZANAGATIK IPUIN KONTAKETA ERAKUSKETA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    2023ko abenduan argitaratu zuen Berexi Artek Zaindu(a) Izanagatik ipuin ilustratua, eta orain, ipuin kontaketa eta erakusketa moduan jarri dugu estudioan. Dendako zati guztia kendu eta erakusketa osatu dugu ipuina osatzen duten ilustrazioekin, animazioekin eta instalazioarekin. Ipuin kontaketa bat baino gehiago, erakusketa antzeko bat osatu dugu sorkuntza guztiak bilduz. Guztiak lore, landareen eta koloreen bueltan. INFORMAZIOA ORDUTEGIA […]

  • SORMEN TAILERRA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Saio hauetan diziplina ezberdinak lantzea da helburua. Egun batez zein bi egunez sorkuntzarekin esperimentatu eta lan ezberdinak burutuko ditugu material eta teknika ezberdinen bitartez: pintura, marrazketa, estanpazioa, eskulanak... denerako izango dugu tartea.   INFORMAZIOA ORDUTEGIA Uztailak 29, 10:30-12:30 Uztailak 30, 10:30-12:30 ADINA 5-10 urte bitarteko haurrentzat PREZIOA Egun bat 25€ Bi egun 40€ *Ordainketak saioak […]

  • DENDAREN IREKIERA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Denbora bat publikora itxita egon ondoren, estudioak ateak irekiko ditu larunbat honetan. Horren harira, jai txiki bat egingo dugu ekintza ezberdinekin.  10:00-11:00 HAURRENTZAT SORMEN TAILERRA 3 urtetik gorako haurrentzako sormen tailer txiki bat egingo dugu. Parte hartzea doakoa izango da baina izena eman behar da ostirala baino lehen. Eman izena hemen: 11:00-14:30 DENDAKO SORTZAILEEN MERKATUA […]

  • PERIFERIATIK ERDIGUNERA erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Basoko Maxuxta artistaren Periferiatik Erdigunera erakusketarekin ireki dugu berriro ere estudioa. Sara Etxeberriak bere Gradu Amaierako Lanean egindako margolanek osatzen dute erakusketa. Gorputzak dira erakusketaren elementu nagusienetako bat. Hauek zentroan jarri ditu mihise handi eta koloretsuetan. Kolorearen lanketa zoragarriarekin, negatibo eta positiboaren jolasa proposatzen digu. Horrela, mugikorreko kameratik filtro negatibo batekin begiratuta, begien bidez ikusten […]

  • Ipuin kontaketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Amesgile Argitaletxeak ipuin berriak atera ditu. Beraz, beste askotan bezala, ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu, labetik atera berriak! Ondoren, bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Hurbildu bertara, goiz goxo bat pasako dugu. Doakoa da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com helbidera.

  • Ipuin kontaketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Amesgile Argitaletxeak ipuin berriak atera ditu. Beraz, beste askotan bezala, ipuin kontaketa antolatu dugu estudioan. Betzaidak berak idatzitako ipuinak kontatuko dizkigu, labetik atera berriak! Ondoren, bertan egongo da bere lan guztiak saltzen. Gainera, oraingoan marrazketa saio bat ere egingo dugu ipuinetako marrazkiak koloreztatzeko. Doakoa da, baina izena eman behar da, aforoa bete arte. Horretarako idatzi p.kitastudio@gmail.com […]

  • Zigiluekin estanpazio

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Sormen tailer honetan zigiluen bitartez motxila bat estanpatuko dugu. Askotariko zigiluak izango ditugu: loreak, animaliak, forma abstraktuak... eta koloreak ere mordoa. Beraz, hauen arteko konbinaketaren bitartez sortuko dugu gure motxilaren diseinua. Kolore eta formen arteko lanketa izango da tailerraren oinarria. Adina: 5 urtetik gora Prezioa: 35€ Izen ematea: p.kitastudio@gmail.com helbidera korreo bat idatzi

  • 3D bitxigintza tailerra

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Bihurriren bitartez 3D bitxigintza tailer bat antolatuko dugu. Saio honetan gure belarritako propioak diseinatuko ditugu. Tailerra zati ezberdinetan banatuta dago: lehenengo zatian gure diseinua sortuko dugu paperean. Ondoren, gure diseinua digitalizatu eta 3D formatuan bilakatuko dugu modu erraz eta sinplean. Azkenik, diseinuetako batzuk inprimatuko ditugu eta inprimagailuak nola funtzionatzen duen ezagutuko dugu. Prezioa: 55€ (egunean […]

  • Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Sormen tailer honetan 2026ko egutegia egingo dugu forma berezi batean: lorontzi forma izango du. Hilabete bakoitzak lore baten forma izango du eta osotara lorontzia osatuko dute. Oinarria buztinezkoa izango da eta parte hartzaile bakoitzak nahi bezala koloreztatu ahal izango du hau ere. Adina: 8 urtetik gora Prezioa: 35€ Izen ematea: p.kitastudio@gmail.com helbidera korreo bat idatzi