• 41 habitat • Azken habitatak

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Berexi Arten 41 habitat proiektuari amaiera emanaz, kolekzioaren azken lanak erakusgai daude Pakita Studion. Proiektuko lanak salgai egon dira erakusketak hasi zirenetik, erakusketa hauek amaituta, hauen azken habitatak estudioko paretetan daude nahi duenak ikus ditzan. Hemen ere, obrak salgai daude nahi duenarentzat.   41 habitat Berrogeita bat habitatek hortaz hitz egiten du, ezta? Berrogeita bat […]

  • Arramazka erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Azaroa eta abendua guztian zehar Arramazkaren erakusketa daukagu estudioko paretetan. Arramazka, Hernanin bizi da aspaldidanik eta ilustratzaile ezaguna da Euskal Herri mailan. Ilustrazio proiektua komertzialki duela urte batzuk utzi bazuen ere, oraindik sorkuntza batzuk egiten jarraitzen du. Horrela, aurretik eginda zituen ilustrazioekin bai eta berriekin ere osatuta dago erakusketa. Denda dagoen orduetan ikusgai egongo da […]

    Doan
  • M.Art erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Martxoa amaieratik, apirila guztian zehar eta maiatza hasierara arte M.Art artistaren erakusketa daukagu estudioko paretetan. Marta, Iruñeako ilustratzailea da, bere collageengatik ezaguna. Bere hamaika lan izango ditugu estudioan zintzilik, lamina formatuan. Batzuk lehendik publikatuak eta beste batzuk labetik atera berriak. Denda irekita dagoen orduetan ikusgai egongo da erakusketa. Bertako lanak salgai daude.

    Doan
  • Sormen tailerren ikasleen lanak erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Ikasturte guztian zehar sormen tailerretan egindako lanak bildu eta erakusketa antolatu dugu Pakita Studioko ikasleekin. Bi astez ikusgai egongo dira lan hauek. Hurrengo ikasturtean egingo diren lanen ideia bat ere egin daiteke erakusketarekin bitartez: serigrafiatutako laminak, akrilikoarekin pintatutako mihiseak, eta beste hainbeste gauza!

    Doan
  • Izarne Zelaia Arratibel erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Uztaila eta abuztua guztian zehar Izarne Zelaia Arratibel artistaren lanak izango ditugu estudioan. Sortzaile Donostiarrak bere hastapenak pintura abstraktuan baditu ere, azken aldian ilustrazioari toki egin dio bere lanetan eta aldaketa horren lekuko izango dira gure paretak. Ikusgai izango ditugun lanak natur elementuekin eta batez ere gorputzarekin lotuta daude; amatasunak presentzia handia izango du. Denda […]

    Doan
  • Barnean – Adentro – Dedans erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Azaroak 7tik abenduaren 8ra @justwannabeapoet x @julia.lasa-ren Barnean - Adentro - Dedans erakusketa izango dugu estudioan. Antroposofiaren hamabi zentzumenen inguruko, naturaren zikloak astrologian oinarritutako eta espiritualtasunaren sentsibilitateari buruzko bidaia, Julia Lasaren ilustrazioekin (@julia.lasa) eta Cristina Buceroren poesiarekin (@justwannabeapoet). Aurtengo bidai introspektibo honen helburua gure gorputza behatzea, gure adimena entzutea eta gure arima sentitzea da, gure nortasuna […]

    Doan
  • HARIAK erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Ania Sáenz de Buruagaren eskutik HARIAK erakusketa izango dugu estudioan. Abenduaren 15etik 2024ko urtarrilaren 19ra  arte egongo dira Aniaren lanak gure paretetan zintzilik. Erakusketa Sarrionandiaren olerkian inspiratuta dago. "Suposatzen da, bizitzan, korapilatzen gaituzten, edo geu korapilatzen garen, hariei/harremanei buruzkoa dela. Anbinbalentzia eta gatazka sortzen diguten harremanak, mina egiten digutenak, ondo egiten digutenak, behar ditugunak... Barruan, sakon-sakon, eta askotan, […]

  • ZAINDU(A) IZANAGATIK IPUIN KONTAKETA ERAKUSKETA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Pasa den abenduan argitaratu zuen Berexi Artek Zaindu(a) Izanagatik ipuin ilustratua, eta orain, ipuin kontaketa eta erakusketa moduan jarri dugu estudioan. Dendako zati guztia kendu eta erakusketa osatu dugu ipuina osatzen duten ilustrazioekin, animazioekin eta instalazioarekin. Ipuin kontaketa bat baino gehiago, erakusketa antzeko bat osatu dugu sorkuntza guztiak bilduz. Guztiak lore, landareen eta koloreen bueltan. Maiatzak […]

  • ZAINDU(A) IZANAGATIK IPUIN KONTAKETA ERAKUSKETA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    2023ko abenduan argitaratu zuen Berexi Artek Zaindu(a) Izanagatik ipuin ilustratua, eta orain, ipuin kontaketa eta erakusketa moduan jarri dugu estudioan. Dendako zati guztia kendu eta erakusketa osatu dugu ipuina osatzen duten ilustrazioekin, animazioekin eta instalazioarekin. Ipuin kontaketa bat baino gehiago, erakusketa antzeko bat osatu dugu sorkuntza guztiak bilduz. Guztiak lore, landareen eta koloreen bueltan. INFORMAZIOA ORDUTEGIA […]

  • DENDAREN IREKIERA

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Denbora bat publikora itxita egon ondoren, estudioak ateak irekiko ditu larunbat honetan. Horren harira, jai txiki bat egingo dugu ekintza ezberdinekin.  10:00-11:00 HAURRENTZAT SORMEN TAILERRA 3 urtetik gorako haurrentzako sormen tailer txiki bat egingo dugu. Parte hartzea doakoa izango da baina izena eman behar da ostirala baino lehen. Eman izena hemen: 11:00-14:30 DENDAKO SORTZAILEEN MERKATUA […]

  • PERIFERIATIK ERDIGUNERA erakusketa

    Pakita Studio Andre Kalea 41,Hernani,Gipuzkoa,España

    Basoko Maxuxta artistaren Periferiatik Erdigunera erakusketarekin ireki dugu berriro ere estudioa. Sara Etxeberriak bere Gradu Amaierako Lanean egindako margolanek osatzen dute erakusketa. Gorputzak dira erakusketaren elementu nagusienetako bat. Hauek zentroan jarri ditu mihise handi eta koloretsuetan. Kolorearen lanketa zoragarriarekin, negatibo eta positiboaren jolasa proposatzen digu. Horrela, mugikorreko kameratik filtro negatibo batekin begiratuta, begien bidez ikusten […]